Ohi bezala igandearekin izango da, eguerdiko 12:00tan hasita. Agin Laburu, Oihana Iguaran, Nerea Ibarzabal, Unai Muñoa, Aitor Mendiluze eta Nerea Elustondo izango dira aurtengo saioko bertsolariak. Seikotea Unai Ormaetxearen esanetara arituko da. Sarrerak 6 eurotan salgai daude Delgado, Ernaitza, Stop eta Urrats saltokietan.