Aimar Murua Andoaingo gazteak Mendi Eskiko Euskal Herriko txapela jantzi du kadete mutilen mailan, joan den asteburuan. Txapelketa Panticosako parajeetan jokatu zen, Euskal Mendizale Federazioak antolatuta. Junior nesken mailan, Sara Arregi oñatiarra gailendu zen. Senior mailetan, berriz, Iñigo Martinez de Albornozek eta Nahia Quincocesek eskuratu zituzten txapelketak. Argazkian, Aimar Maddi Elizasurekin batera ageri da, San Juan jaietan orain bi urte ospatu zen kros mixtoan, gazteen mailan irabazleak izan baitziren.