Inauteriei hasiera emateko pintxo pote musikatua egin da gaur Andoainen, Bastero plazatik Zumea plazara; bertan Olagainek, Alberto Agirre abesbatzak, Udal musika eskolako abesbatzak eta Kantu kalejirak alaitu ditu kaleak. Jendetzak parte hartu du kalez kale egindako saioan eta giro ezin hobea jarri dute.