Martxoaren 8ko egitaraua aurkeztu dute

Aiurri 2020ko otsailaren 21a

Zenbait udal ordezkari eta gizarte eragileek bart arratsaldean egin zuten martxoaren 8ari dagokion aurkezpen ekitaldia. Hitzaldiak, kalejira, kultur jarduerak etab. Ia hilabete osora luzatuko dira jarduerak.

Hona hemen egitarau osoa:

Otsailak 26, asteazkena
18:30 Bastero Erakusketa gela. Pausoz pauso 2020 ekimenaren aurkezpena.  Omendutako 8 emakumeekin solasaldia eta kartel lehiaketaren sari banaketa.

Martxoak 5, osteguna
19:00 Pintxopote feminista, Basteron hasita.

Martxoak 6, ostirala
19:00 "Herria herri bilakatu zuten Andoaingo emakumeak III" argazki-erakusketaren irekiera ekitaldia.
20:30 "Yo, la peor del mundo" antzerki musikala.

Martxoak 7, larunbata
12:00 Pausoz pauso ekimena, martxa-kalejira. Basteron hasi eta Goikoplazaraino.
14:00 Emakumeen bazkaria Oianumen.

Martxoak 8, igandea
12:00 Manifestazioa, Goikoplazatik hasita. Andoaingo Asanblada Feministak antolatuta.
14:00 Emakumeen bazkaria. Norberak berea eraman behar du.

Martxoak 10, asteartea
17:30 "Shirley Valentine" Zine-foruma Urigainen.

Martxoak 11, asteazkena
18:30 “Mujeres de Andoain: migracion e historias de vida” mahai-ingurua. Emakumeek bizitakoak migrazio prozesuetan. Andoaingo emakume migratzaileek hartuko dute.

Martxoak 13, ostirala
18:00 “Emakume gazte bidaiariak” diaporama. Amaia Armendariz eta Jone Perezek Txilera egindako bidaiaz arituko dira.
20:30 "Un grito de mujer" Flamenko ikuskizuna Bateron.

Martxoak 14, larunbata
17:00 Emakumeen pala topaketa Goikoplazan. Euriarekin, Arraten.

Martxoak 17, asteartea
17:30-19:30 “Hobeto sentitzeko pausoak ematen” tailerra. Izen-ematea: 667 608 202.

Martxoak 18, asteazkena
09:45/11:15 "Futbolariak eta printzesak", ikasleentzat antzerkia Basteron.

Martxoak 23, astelehena
18:00 "La brecha orgásmica. De cómo el patriarcado nos sigue hasta la cama". Kafe-tertulia feminista, Paola Damontiren eskutik.

Martxoak 24, asteartea
17:30-19:30 “Hobeto sentitzeko pausoak ematen” tailerra. Izen-ematea: 667 608 202.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!