Inauteriak 2020

Herriko artista txikien sormen lanak, Urigainen ikusgai

Xabier Lasa 2020ko ots. 21a, 13:11

Maskara lehiaketaren sari banaketa ospatu zuten Urigain kultur etxean, atzo. Gaztetxoek sormen lan ikusgarriak eta irudimentsuak aurkeztu dituzte lehiaketara, epaimahaikideek aitortu zutenez. Txitxu Ruiz Kultura zinegotziaren esanetan, berriz, “lehiaketak argi erakutsi digu artista txikiak dauzkagula herrian”.

Hona maskara lehiaketako irabazleak, mailaz maila:

2006-2008an jaiotakoak: 1.- Leire Nuñez; 2.- Unai Peñalvo; 3.- Alan Sanchez.

2009-2010ean jaiotakoak: 1.- David Oliva; 2.- Noa Prado; 3.- Maddi Miguel.

2011-2012an jaiotakoak: 1.- Luis Fernando Orellanes; 2.- Irati Nuñez; 3.- Alaine Anton.

Aurkeztu diren maskara guztiekin osatu den erakusketa honako egun eta orduetan egongo da zabalik:

Otsailaren 20, 21 eta 24an, 18:00etatik 19:30ra.

Otsailaren 22an, 10:30etatik 13:30era/18.00etatik 20:00etara.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!