Inauteriak 2020

Itsasoko Festa inauterietako kontzertua egin da Basteron

Itsasoko Festa inauterietako kontzertua egin da gaur Bastero Kulturguneko auditorioan. Areto osoa bete da euren seme-alabak ikusteko.

Udal musika eskolako ikasleek saio ikusgarria eta dibertigarria eskaini dute Basteron. Aurtengo gaia itsasoa eta bertako animaliak izan dira; mozorroak askotarikoak izan dira, esaterako, marrazoa, medusa, muskuiluak, baleak eta olagarroak beste askoren artean. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!