Piskanaka karroza eta konpartsak herrigunera gerturatzen ari dira. Eguraldia lagun, gaurkoa ospakizun parte hartzailea izango da. Erraldoiak eta buruhandiak izan dira jaia sustatzen lehenetakoak.
Gaurko egitaraua:
- 11:30 Buruhandi eta erraldoien konpartsa. Ibilbidea: Anbrosia Olabide, Kale Nagusia, Zumea kalea eta Zumea plaza.
- 12:00 Mozorroak nahiz konpartsak, kalez kale.
- 17:00-20:30 Inauteri desfilea, txarangarekin batera. Ibilbidea: Txitibar plazatik Goikoplazara.
- 23:00-03:00 Gazte jai disko festa Nafarroa plazan.