Inauteriak 2020

Giro ezin hobea inauterietako desfilean

Aiurri 2020ko ots. 22a, 18:46

Arratsaldeko lauak aldera karrozak gerturatzen hasi dira Zumea plazara eta Etxeberrieta auzora gerturatzen; arratsaldeko 17:00etarako guztiak prest zeuden, eta desfilea hasteko prest. 

Guztira 22 karrozak hartu dute parte; Patxadan (22 kide), IEUP (10 kide), Kutxipandi (17 kide), Somos La Ostia (25 kide), Los Lupercales (21 kide), Kaletxikitos (40 kide), Klaap Dantza Eskolak izan ditu parte hartzaile gehien (110 kide), Zumbalokura (80 kide), Nahaste Borraste (13 kide), M.G. (23 kide), Batukada (19 kide), Poperoak (20 kide), Kolokaítos (13 kide), Adabebu (11 kide), Gnomoain (22 kide), Borda Team (3 kide), Barrigada (23 kide), Gibson Taldea (26 kide), Pelotok (15 kide), Army Men (5 kide), La isla de las tentaciones (6 kide) eta Ondarreta Ikastetxea (52 kide). 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!