Aiurrik TOKIKOM Wikiproiektua aurkeztu zuen atzo Andoaingo Udal Artxiboan, Euskal Wikilarien Kultur Elkartearekin eta TOKIKOMekin elkarlanean garatutakoa. 1990 eta 1997 bitarteko 2.000 argazki digitalizatu, dokumentatu eta Wikimediara igo ditu Aiurrik, eskualdeko historia hurbila hobeto ezagutzeko eta dokumentatzen laguntzeko baliagarria dena.