Larunbatean abiatuko da Euskal Karabana

Aiurri 2020ko ots. 28a, 11:40
Informazio panelak

Karabanan doazen elikagai guztien artean daude Andoainen bildutako 7.200 kiloak. baita botikez osaturiko 24 kaxa eta kirol materiala ere. Ia 200 oinetako bildu dituzte, Sahara aldera bidaltzeko. Andoaindarrek eskuzabaltasun handia erakusten dute, urtero.

Larunbat honetan Donostiatik abiatuko da Sahararen aldeko Euskal Karabana. Hamaseigarren edizioa da, honezkero. Hurria-Saharak herrikideen elkartasuna nabarmendu nahi izan du, prentsara igorritako ohar bidez: "Aurten ere Andoainen 7.200 kilo elikagai jaso dira herritarrek zuzenean erosita, eta beste diru ekarpenekin herriko merkatalguneetan erositakoen artean. Gure herritik ere 24 botika kaxa osatu dira, eta baita kirol materiala. Ia 200 oinetako pare bidali dira". Datuak ikusita, andoaindarren eskuzabaltasuna agerikoa da.

Ekitaldiak datozen egunetan

Aste honetan Sahararekin sentsibilizatzeko hitzordu ezberdinak antolatu dituzte. Hauexek hitzorduak:

Otsailak 27, osteguna: Saharako haurren egoerari buruzko "Oporrak Bakean" erakusketa Basteron.

Otsailak 28, ostirala: Andoainera Saharako haur bat ekartzeko asmoa duen familiei zuzendutako bilera. 18:30ean hasiko da, Basteron.

Martxoak 1, igandea: Urteroko bertso saioa Basteron. Sarrerak salgai daude Delgado, Ernaitza, Stop eta Urratsen. Informazio gehiago, Agenda atalean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!