Andaluziaren Eguna Trianaren eskutik, asteburu honetan

Triana dantza taldea, iazko ospakizunean

Triana elkarteak Andaluziaren Eguna ospatuko du gaur eta bihar. Andaluziako kultura, dantza eta gastronomia izango ditu ardatz ospakizunak. Zumba Lokura elkarteko sebillanen taldeak eta Trianak emanaldi berezia eskainiko dute Nafarroa Plazan bihar arratsaldean.

Egitaraua:

Otsailak 28, ostirala

  • 19:00 Haurren marrazki lehiaketa eta txokolate jatea.

Otsailak 29, larunbata

  • 11:30 Harrera Udal agintariei eta elkarteko bazkide eta lagunei. Ondoreen, zizka-mizkak. Ekitaldian zehar, Andaluziaren kultura eta geografiari buruzko bideoaren emanaldia eskainiko da, eta lurralde horren ereserkia abestuko da.
  • 17:00 Zumba Saito maratoia.
  • 18:00 Dantza emanaldia. Zumba Lokura elkarteko sebillanen taldea eta Triana taldea. Larunbatean zehar, Triana elkarteak taberna irekita edukiko du, Nafarroa plazan daukan egoitzan bertan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!