Otsaileko Udal batzarraldia

Jon Ander Ubeda 2020ko ots. 29a, 09:58

Martxoaren 8ko Udal adierazpena, Eskola publikoaren matrikulazioari buruzko mozioa, Batzokiko pintadei buruzko mozioa, Kiroldegiko pleguaren inguruko eztabaida, Udal zerbitzuen kokapen berria, N1 errepidea Andoain barrena... Udal batzarraldian hainbat gai aztertu zituzten.

Martxoaren 8ko adierazpen instituzionala

Petri Romero Berdintasun saileko zinegotziak irakurri zuen, aho batez onartu zena:

 

Eskola publikoaren matrikulazioari buruzko mozioa

Elkarrekin Podemos alderdiko Tere Santanak aurkeztu zuen. Ez zen aurrera atera ez baitzuen nahikoa babes jaso. EH Bildu abstenitu egin zen, eta PSE-EE eta EAJ-PNV aurka:

 

Batzokian agertu ziren pintadak

Premiazko mozio modura aurkeztu zuten PSE-EEk eta EAJ-PNVk. EH Bilduk elkartasun adierazi zien baina galdera batzuk mahai gainean jarri zituen. Besteak beste aurreko egunetan gaia aztertzeko aukera izan zela adierazi zuten, eta bake eta bizikidetza mahaiaren zeregina balioan jarri zuen. Mozioa PSE-EE, EAJ-PNV eta Podemosen aldeko botoekin onartu zen. EH Bilduk abstentziora jo zuen:

 

Kiroldegiko zerbitzuen plegu berria dela eta

EH Bilduko Andoni Alvarezen ekimenez, pleguari jarritako errekurtsoaz eztabaidan aritu ziren Lainez alkatea eta Alvarez oposizio-burua.

 

PSE-EEko edo alkate modura erantzuten duen alkateari aipamena

Elkarrekin Podemos alderdiko Tere Santanak PSE-EEko Maider Lainez adierazi zion nahastuta zeukala, batzuetan PSEko ordezkari bezala eta besteetan alkate bezala hitz egiten zuela maiz adierazten duelako. Sozialisten kidea dela jakintzat ematen dela adierazi nahi izan zion:

 

Udal zerbitzuen kokapen berriak

EH Bilduko Garazi Usandizagak Udal zerbitzuen kokapenaren inguruan hitza hartu zuen. Berdintasun saila tokiz aldatuko dela teknikarien bidez jakin zutela adierazi zuen. Euskara lansaila ere Urigainera doala iragarri zuen Arregi zinegotziak:

 

N1 errepidea

EH Bilduko Jon Zuluetak Maider Lainez alkateari N1 errepidearen eta Sorabilla-Kalonge-Bazkardo-Mimendi auzotarren egoerari buruzko galdera egin zion:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!