Nora Mendizabalek Emakume Master Cup pilota txapelketako finalerdia jokatuko du Beasainen martxoaren 8an

Aiurri 2020ko mar. 2a, 10:44
Argazkia: Urola Kostako Hitza

Larunbatean binakako Emakume Master Cup txapelketako final laurdenak jokatu ziren pilota mixtoarekin Getariako Sahatsaga kiroldegian. Jende andana  bildu zen harmailetan maila handiko pilota partidak ikusteko.

Leire Garai gasteiztarrak eta Nora Mendizabal andoaindarrak landutako garaipena eskuratu zuten Ibone Salinas eta Andrea Capellanen aurkako partidan, 18-13. Capellan errioxarrak partida bikaina jokatu zuen, baina ez zen nahikoa izan Garai-Mendizabal bikotea garaitzeko. Norak, bere aldetik, sendotasuna eta segurtasuna erakutsi zuen partidan, eta, beraz, aurkariek lan gehiago egin behar izan zuten tantoak eskuratzeko. Garaik ere tanto bikainak egin zituen pilotazaleen gozamenerako.

Hauexek dira larunbateko partiden emaitzak:

  • Miren Larrarte – Olatz Ruiz de Larramendi 18 // Maddi Unanue – Naroa Agirre 4 
  • Olatz Arrizabalaga – Gentzane Aldai 18 // Miriam Arrillaga – Ainhoa Romero 7
  • Amaia Aldai – Arrate Bergara 18 // Laia Salsamendi – Ane Mendiburu 17
  • Leire Garai – Nora Mendizabal 18 // Ibone Salinas – Andrea Capellán 13

Finalerdiak martxoaren 8an jokatuko dira Antzizar kiroldegiko frontoiean:

  • Olatz Arrizabalaga – Gentzane Aldai // Amaia Aldai – Arrate Bergara
  • Leire Garai – Nora Mendizabal // Miren Larrarte – Olatz Ruiz de Larramendi
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!