Reincidentes eta Dientes de Luna taldeen kontzertuak Andoaingo gaztetxean

Aiurri 2020ko mar. 2a, 12:16

Kontzertuetako sarrerekin bildutako dirua, euskal presoen senideentzako izango dela jakinarazi dute kontzertuen antolatzaileek, ekonomikoki laguntzeko.

Reincidentes eta Dientes de Luna taldeek Andoaingo gaztetxean joko dute martxoaren 14an, gaueko 10:30etatik aurrera. Kontzertuen ostean, Bad Sound System taldeko Stepi Selektahk reggae eta dancehall musika mota jarriko du. Sarrerak 8 euro balioko ditu. Sarrerak salgai Ernaitzan (Andoain), Ilargin (Lasarte), Goizargin (Hernani) eta Iratzarren (Villabona).

Reincidentes taldeak bere musika ibilbidearen 30. urteurrena ospatu zuen duela gutxi, eta horretarako DVD dokumental eta diska bikoitza aurkeztu zuen 'Canciones para no olvidar' izenpean. Denborarik galdu gabe, estudioan sartu ziren "Awkan, Haciendo Hablar al Silencio" (2015, Baga Biga Musika Ideiak) disko-liburua grabatu eta prestatzeko. Orain "Vergüenza" (2017, Maldito Records) lanarekin datoz taula gainera, beraien klasiko guztiak ere zuzeneakoan eskeiniz.

 

Gernikako Dientes de Luna taldeak laugarren bilduma kaleratu du, "Atmósfera" izenekoa (Baga Biga Musika Ideiak, 2019). 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!