Andaluziaren Eguna, Trianaren eskutik

Andaluziaren Eguna ospatu dute Nafarroa Plazan joan den asteburuan. Triana elkarteak antolatuta. Egoitzan bertan, Triana elkarteko kideek Udaleko eta herriko elkarteko ordezkariei harrera ekitaldia eskaini ekin zioten jaiari larunbatean. Andaluziako kultura eta gastronomiari buruzko bidea ikusi eta topa egin zuten bertaratutako guztiek. Goiz parteko ekitaldiari amaiera emateko, Triana elkarteko dantza taldeak Joxe Mari Oiartzabalek konposatutako ereserkia oholtzara eraman zuen. Arratsaldean, berriz, dantza talde horrek eta Zumba Lokura akademiako sebillanen taldeak emanaldia eskaini zuten.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!