Komunitatea indartzeko ekitaldi bakan eta berezi horietakoa da. Balio erantsiarekin, gainera: Berdintasunaren alde zabaltzen den mezu indartsua. Omenduak belaunaldi ezberdinetako emakumeak dira, alor askotarikoak, bakoitza bere aletxoa jarriz gizarte bizitzan emakumea lehen lerrora ekartzea lortzen ari direnak.
Ekitaldia musika, dantza, bertsoa, zumba eta performancearekin aberastu da. Ohi bezala, Jone Larrañaga kazetariak ekitaldia maisuki gidatu du.