Koronabirusa

Andoaindarra da Gipuzkoako hildakoa

Jon Ander Ubeda 2020ko mar. 10a, 10:56

69 urteko emakumezkoa da eta Osakidetzak bart aurreratu zuenez, “aurretiaz gaixotasun gehiago zituen”. Jaurlaritzan emandako datuen arabera, Covid 19-ko epidemiari dagokionez, 5 kasu antzeman dira Gipuzkoan. Azken egunetan bi positibo berri eman dira, eta horiek dira ospitalean daudenak. Andoaingo Udalak agerraldia deitu du 11:30rako, lasaitasun mezua zabaltzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!