Herriko azpiegitura mekanikoen inguruan oharra zabaldu du Andoaingo Udalak

Aiurri 2020ko mar. 10a, 11:18

Oharrarekin batera, herriko azpiegiturak zaintzea eta erabilera egokia ematea guztion lana dela gogorazi nahi izan du Andoaingo Udalak.

Ondorengo bi ohar eman ditu Andoaingo Udalak:

  1. "Bazkardo auzoko eskailera mekanikoa matxuratu dela egun batzuk igaro dira. Mantenu enpresarekin harremanetan jarri ondoren, arazoa berehalakoan konpontzea ezinezkoa dela baieztatu da, rodamentuak matxuratu baitira eta konponketarako baliabide ezberdinak behar baitira. Emandako informazioaren arabera, asteazkenerako, martxoak 11rako, eskilara erabilgarri egotea aurreikusten du Udalak".
  2. Goiko Plaza eta Plazaola kaleak lotzen dituzten arrapala mekanikoen azken tramoan, “pasamanos”-aren zinta apurtu egin dute. Ondorioz, azken egunetan arrapala ez da erabilgarri egon. Datozen egunetan amaituko dira konponketa lanak 3.968 euroko kostua izango dutelarik.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!