Gaurkoan hauexek izan dira ezarri dituzten segurtasun neurriak. Gerta daiteke neurri horiek aldatzea, hurrengo egunetan:
- Andoaingo egoitzaren ordutegia: 11:00-12:00 / 17:30-18:30.
- Bisitak mugatu egingo dira: bisita bakarra, egoiliar bakoitzeko.
- Aste osoan zehar bisitaldian hurbilduko den senidea edo bisitaria pertsona berbera izatea aholkatu dute.
- Sarreran tenperatura kontrola egingo da.
- Sukarra edo arnas sintomak izanez gero, ez da bisitaldia egitea onartuko.
- Zorrotz jarraituko dira eskuetako higiene-neurriak eta arnasketa-higienea.
- Segurtasun tartea gordeko da, eta ez da beste egoiliarrekin kontakturik ahalbidetuko.
- Egoiliarrak ez dira bere solairutik mugituko.