Koronabirusa

Arduraz jokatzeko deia egin du Andoaingo Udalak

Jon Ander Ubeda 2020ko mar. 13a, 14:39

'Egun hauetan Udalak hartutako neurri guztien aurrean arduraz jokatzeko eskatzen diegu herritarrei, osasun publikoko kontua baita'.

 

Neurri hauek bihartik aurrera aplikatuko dira:

  • Asteroko kale-azoka: astearteko eta larunbateko kale-azoka bertan behera geratuko da.
  • Terrazak: aldi baterako etenda geratuko dira ostalaritzako establezimenduetako terrazen eta mahaitxoen lizentziak.
  • Ezkontzak eta ehorzketak: Ezkontza zibiletan, ezkongaiei eta lekukoei bakarrik uziko zaie sartzen. Ehorzketetan saihestu egin behar dira jende-pilaketak, eta ahal dela beti distantziak mantendu.
  • Udaleko bilkurak: Udaleko organo kolegiatuen bilkurak (Batzorde informatzaileak, Tokiko Gobernu Batzarrak eta Udalbatzarrak), ateak itxita egingo direla ezartzen da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!