Koronabirusa

Ez ohiko ikuspegia merkatu plazan

Jon Ander Ubeda 2020ko mar. 14a, 08:08

Ez ohiko ikuspegia du Makaldegiak, larunbat goizean. Aparkalekua hutsik dago, auto gidariek jakin badakitelako larunbat goizean bertan aparkatzea galerazita dutela, baina azokako posturik ez. 

Atzo hartu zuen Udalak erabakia, eta hori dela eta paisaia ez ohikoa da. Sine die utzi dute bertan behera larunbateroko azoka, agindu berriak eman arte. Neurri berriak iragarri zituzten, eguneroko bizitzari eragiten diotenak.

Erlazionatuak

Merkatu plaza hutsa

Jon Ander Ubeda 2020 mar 14 Andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!