Koronabirusa

Egunerokoari eusteko ahaleginak

Aiurri 2020ko mar. 14a, 09:24

Ikastetxeetan ikasmateriala helarazi diete ikasleei, modu telematikoa erabilita. Egoera ez ohikoa izanik, ez da ikasketa prozesuan eten bortitzik eman nahi. Ikastetxeetako arduradunak eta irakasleak burubelarri aritu dira azken orduetan. Antzeko zereginean ari dira ekimen pribatuko akademiak ere. Batzuk, gainera, irudimena erabili dute.

Elduaien hizkuntza eskolak, esaterako, eskola birtuala eskainiko duela iragarri du: “Gela birtual hauetan parte hartu ahal izateko ordenagailu, tablet, ipad edo telefono bat besterik ez duzu beharko. Eta oso sistema erraza eta eraginkorra da, ikusiko duzu. Elduaienetik eskola birtualen neurri hau martxan jartzera behartuta ikusi gara ohiz kanpoko egoera honi aurre egin ahal izateko eta, azken 50 urteetan zehar egin duzun bezala, zure ikaskuntza-prozesua bermatzeko eta burutzen ari zaren ikastaroa guztiz osatzeko segurtasuna izan dezazulako lan egiten jarraitzen dugulako. Barkatu sortutako eragozpenak, baina Elduaienetik guztion hoberako eta koronabirusa zabaltzen ez jarraitzeko neurriak dira hartu behar izan ditugunak. Ahal bezain goiz normaltasuna errekuperatzen saiatuko gara, baina zurekin harreman iraunkorrean jarraituko dugu bitartean. Eskerrik asko zure ulermenagatik”.

Klaap dantza eskolak, bestalde, ekimen originala izan du. Instagrametik honako mezua zabaldu du: “Eskolan elkar ikustea ezinezko izango denez... Etxean entseguak edo dantza nola egiten duzuen ikustea gogoko izango dugu! Familiak, dantza egitera! Anai-arrebak, gurasoak... grabatu zatitxo bat eta dantza eskola etiketatu! Animatu!”.

Bizimodua eraldatu duen egoera berrian, egokitzea besterik ez dago.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!