Koronabirusa

Andoaingo Udalak neurri berriak iragarri ditu

Jon Ander Ubeda 2020ko mar. 14a, 11:55

Gaurtik hasita haur parkeak itxita egongo dira, eta Hiribusa zerbitzua doakoa izango da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren aginduz, Andoaingo eguneko zentroa aldi baterako itxiko da. Neurri zehatzak, jarraian:

Neurri zehatzak:

  • Haur parkeak : Aldi baterako itxita, eta horretarako beharrezko muga zintak ipiniko dituzte.
  • Hiribusa: Euskadiko Garraio Agintaritzak diru bidezko ordainketa galarazi du, autobus gidarien segurtasuna bermatzeko. Andoaingo Hiribusean, txartelentzako alternatibarik izan ezean, neurri hau betetzea bermatu ezin daitekeenez, larunbat honetatik aurrera doakoa izango da.
  • Podologia eta ile-apainketa : aldi baterako itxiera abisu berria egon arte.
  • Eguneko zentroa itxita: Gipuzkoako Foru Aldundiaren aginduz, Andoaingo eguneko zentroa aldi baterako itxiko da.

Andoaingo Udalak dei egiten die herritarrei ez ohizko egoera honetan “arduraz, zentzuz eta lasaitasunez jokatzeko. Ahal den neurrian, bakoitza bere etxean geratzea aholkatzen da, jende topaketak ekidinez eta Udalaren agindu guztiak betez”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!