Andoaingo Covid Bolondresak taldearen komunikatua:
Covid-19 dela eta, ANDOAINEN arrisku egoeran dauden pertsonei laguntzeko asmotan, arrisku egoeran ez gauden bolondres talde bat sortu dugu. Argi utzi nahi dugu hasieratik, EZ garela inongo GKE, elkarte edota alderdi politikotakoetako kideak, ez irakasleak, ezta hezitzaileak ere. Antolatutako auzotarren talde bat gara, egoera honi ahalik eta hobekien aurre egiteko intentzioz.
- Etxeko erosketak egiteko laguntza behar baduzu deitu telefono honetara: 634485689
- Haurrak zaintzeko laguntza behar baduzu, deitu telefono honetara: 688624099
Higienea zainduaz eta guztion osasuna kontuan hartuaz burutuko dira ekintza guztiak.
Une honetan zuen laguntza behar dugu, herritarrona. Arriskuan dauden pertsonen zein bolondreson higienea eta osasuna babesteko maskarilak eta esku desinfektatzaileen gela behar ditugu. Inguruan erizain, mediku edota farmazilaririk baduzu, esku bat botatzea eskertuko genizuke.
Edozein motatako laguntza eskaintzeko aukera baduzu, jarri gurekin harremanetan:
Email-a: covid.bolondresakandoain@gmail.com
Instagram-a: @covid.bolondresakandoain
Herritik herriarentzat eta bizitzak erdigunean!
Antolatu Auzotarrak