Koronabirusa

Urnietako kaleetan nabari da egoera berria

Jon Ander Ubeda 2020ko mar. 14a, 19:47

Urnietako kaleek greba orokorreko egunak ekarri dituzte gogora larunbat arratsalde honetan. Herritar gutxi ikusi dira kaleetan, eta horiek gazteak dira batik bat.

 Isiltasuna nagusi da herriko goi partean zein behekoan. Idiazabal kalean apenas dabilen trafikorik. Taberna guztiak, bat ezik, itxita daude, eta bi janari dendek eta beste bi gozotegik mantentzen dituzte ateak irekita. Lau saltoki horietara bezero gutxi hurbildu dira arratsaldean zehar. Itxaspe gozotegiko saltzaileak adierazi digunez, jendeak goizean zehar hartu du denbora erosketak egiteko, jada mentalizatuta etxean egin beharreko itxialdia egun batzuetan luzatuko dela. 

Esan daiteke urnietarrek serio erantzun diotela kalera ez irteteko aholkuari.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!