"Une honetan herritarren osasuna eta ongizatea bermatzea dugu helburu", horixe Andoaingo Caritasen egoera egun hauetan. Nolanahi ere, zerbitzua ematen jarraituko dute:
- Janari banaketa orain arte bezala egingo da, beti ere beharrezko neurriak hartuz.
- Arropa banatzeko zerbitzua eten egingo da.
- Eskaintzen dituzten ikastaroak bertan behera geratuko dira.
- Zumea 3 kaleko bulegoaren zerbitzua telefonoz eskainiko dute: 688 825 445.