Osasun-larrialdiko adierazpena egin eta Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) aholku-batzordearen bileraren ostean, eta Covid-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera estatu osoan Deklaratu ondoren, EGAk (Euskadiko Garraio Agintaritzak) garraio publiko guztiei eragiten dien irizpide berriak ezarri ditu. Honenbestez, Andoaingo Udalak egokitu egingo ditu Hiribus zerbitzuaren ordutegiak astelehenetik aurrera, hilak 16.
Zerbitzuak finkatzerakoan honako irizpideak erabili dira: jendea lanera ala osasun zentrora joatea errazteko, ala oinarrizko beharrak asetu ahal izatea. Modu honetan, Hiribus zerbitzua erabiltzaileen eskaera errealera egokitzen da eta bide batez, garbiketa lanak indartzea ahalbidetzen da. Hilerrirako zerbitzua berriz, bertan behera geratuko da.
Astelehenetik-ostiralera:
7:30 eta 8:30 ohiko itzulia + Alejandro Calonge auzoa
10:30 eta 11:30 ohiko itzulia + Alejandro Calonge auzoa
16:00 eta 17:00 ohiko itzulia + Alejandro Calonge auzoa
Larunbatean:
9:30 eta 12:30 ohiko itzulia + Alejandro Calonge auzoa