Koronabirusa

Andoaingo Udalak COVID-19ri aurre egiteko ekimen berriak ipini ditu indarrean gaur goizetik aurrera

Aiurri 2020ko mar. 16a, 15:45

Azken egunetan Andoaingo Udalak koronabirusa geldiarazteko hartu dituen neurri sortari ekimen berriak gehitu zaizkio gaur martxoak 16tik aurrera:

  • Udal Zerbitzuak: eten egingo dira modu presentzialean. Herritarrei telefonoz eta bitarteko telematikoen bidez erantzungo zaie. Presazkotzat eta ezinbestekotzat jotzen bada, aldez aurreko hitzordua emango zaio.
  • Kaleko hezitzaileak eta Psikologia Zerbitzuak: familiako esku-hartzeak eta psikologoarekiko terapiak eten egingo dira, abisu berria eman arte.
  • Udaleko bilkurak: Udaleko organo kolegiatuen bilkurak (Batzorde Informatzaileak, Tokiko Gobernu Batzarrak, Udalbatzarrak eta Kontrataziomahaiak), bertan behera geratuko dira abisu berria eman arte.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!