Argazkilariari eta bioi, egiten ari garena ez delako paretari hizketan aritzea bezala eta Sabrina Salerno handia ere pozaren erregina da gaur: zuei esker Youtubeko eta Spotifyko bere sarrerak bikoiztu dira. E questo, per ché? galdetu digu mezu elektroniko bidez eta gu, oso euskaldunak izan gara erantzuterako garaian: zea, dana ez dinau esango, neska! erantzun diogu. Gutxiago falta da etxe atzeko kontzerturako, zin dagizuegu. Ea Udalak ekartzen digun ekaineko rock jaialdirako (ordurako etxetik aterako al gara?!), izarrak gurera ekartzeko diruz larri samar gabiltza eta.
Pozten gaitu zuen gora eta behera ibiltzeko abileziak (apandaun, alukiforragutai hizkuntzan) etxekoei erakutsi diezuelako. Hau da, zuek ere egin duzuela boys, boys, boys etxean; eta badakigu ederki ibili zaretela. Zertarako bildu gure buruak lotsaz, ez gaitu inork ikusiko eta!
Salerno andrearekin Andoaingo kontzerturako errepertorioa adosten ari garen honetan (hori ere bai, aizue, denetarako gaude!) karaoke txiki bat proposatzen dizuegu.
Ea, ahots eder horiek ondo garbitu (karkaxarik ez bota, badaezpada, ez dira betiko garai onenak) eta adi ondoren datozen hitzei; memoria, pixkanaka-pixkanaka freskatuko zaizue. Bagoaz:
Banketxeko beirak hausteko gogoak
Esnatzerakoan sartzen bazaizkizu
Munizipal finak uniforme (ar)roxaz
Katuen atzetik ikusten badituzu
Egon lasaaaai
Ez kezkatuuuu
Sano zaudeee
BAALE, BAAAALEEEE! Nahikoa!
Gogoratzen al zarete abestiaz? Nola ezetz! Saiatu berriz, irakurri lasai eta ea oraingoan…
Asmatu duzuenontzat, albiste txar bat: orduak eta orduak pasako dituzue kanta buruan bueltaka duzuela. Baina aizue, beste gai bakar potolo horri lekua hartuko dio zuen memorian.
Urteen poderioz esperientzia (beste mila gauza ere baina esperientzian gera gaitezen) pilatzen joan garen gazteok esango dugu: garai batean ETB1 guay zegoen. Super guay hain zuzen. Etxeko guztiak biltzen ginen telebista aurrean BI ETA BAT ikustera, edo beste hitz batean esanda: JOXELONTXOri begira (Ane Gabarain eta Elena Iruretaren kaltetan). Hurrengo egunean, bi ikasturte lehenago Boys, boys, boysekin egin genuen bezala, Ikastolako irakasleak nazkatzen genituen kauenlaletxe! etengabe errepikatzen. Irakasle maiteok, orain ondo baino hobeto dakigu zer sentitzen zenuten garai hartan.
Sabrina Salernok gure etxe atzean emango duen kontzerturako lagunak behar ditugunez, hemen gaurko gure eskaintza. BI ETA BATen lehen kapitulua (Pilar Rodriguez andoaindarra bertan dela).
Hurrengoak zuek ikusi, hori bai; denbora sobera izango duzue horretarako.
Testu honen izenburuak larritu bazaitu, egon lasaaaaiii, eeez keeezkaaatuuuuu, saaaanoooo zaudeeee. Hemendik aurrerakoak zuen kontu!