Ez esan beti, ez esan inoiz ez

Maddi Trutxuelo & Joni Ubeda 2020ko mar. 18a, 22:00

Lanbroa, lehen orduan. Paisaia antzekoa da, egun batetik bestera ez da gauza handirik aldatu. Bakartuta jarraitzen dugu. Zuhaitzen denbora etorri zait gogora.

ZUHAITZEN DENBORA

 

Zugan da zuhaitzen denbora

elkar maitatu ondoren.

Ohean lo, betazalek

soilik estaltzen zaituzte.

 

Ez jarraitu beldurrari,

ez esan beti, ez esan inoiz ez,

utzi libre denborari

bidea egiten.

 

Zugan da zuhaitzen denbora

elkar maitatu ondoren.

Plazer-urak biltzen zaitu

malkoak begia legez.

 

Ez jarraitu beldurrari,

ez esan beti, ez esan inoiz ez,

utzi libre denborari

bidea egiten.

 

Zugan da zuhaitzen denbora

elkar maitatu ondoren.

 

Bitartean heldu eskutik, Kirmen Uribe (Susa. 2001, poesia)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!