Aiurrik eskaintzen duen informazio zerbitzua (internet bidezkoa eta paperezkoa) lantaldearen lan baldintzekin uztartu behar da, bereziki banatzaileen kasuan. Egoerak sortu duen zailtasunagatik, banaketa eredu berriaren aldeko hautua egin beharrean aurkitu garela jakinarazi nahi genuke.
Asteartean hasita, Aiurri astekaria eskuragarri dago.
BANAKETA
URNIETA
Landagunea:
-
Goiburu, Oztaran, Ergoien, Lategi, Erratzu banatzaileen bitartez, beti bezala.
Herrigunea:
-
Idiazabal kalea: Ogiberri, Itxaspe, Mujika.
-
Errekalde: Muazpi.
-
San Juan plaza: 2KN.
ANDOAIN
-
Buruntza-Leizotz: SUPER AMARA
-
Ondarreta: Aliprox-Eroski
-
Kaletxiki: Harategia eta okindegia
-
Goikoplaza: Stop.
-
Kaleberria: Leizaur parkeko kioskoa.
-
Kale Nagusia: Delgado.
-
Zumea kalea: Ernaitza.
-
Zumea plaza: Arruti gozotegia eta estankoa.
-
Karrika: Coviran.
AIURRI ASTEKARIA PANTAILAN
PDFa:
Esteka honetan klik eginez gero, Aiurri astekaria PDF formatuan irakurtzeko aukera dago.
AIURRI.EUS
Bestalde, Aiurri.eus webgunean eskualdeko biztanleen egonaldia arinagoa izan dadin eduki sorta berria sortzeari ekin diogu:
-
TELEIRUDIMENA ETXETIK ETXERA Garazi Kamio & Ane Jalon (Literatura).
-
EGUNERO HASTEN DELAKO Diego Barrasa (Argazkia).
-
ILUSTRAZIOA Garbiñe Ubeda (Arte grafikoa).
-
#BERTSOVID19 Hainbat lagun (Bertsolaritza).
Etengabeko informazio jarioa eskaintzen ari gara aiurri.eus webgunean (larunbatean eta igandean, barne) eta Aiurriko sare sozialetan ere (“Aiurri Andoain” telegram kanala, @aiurri Twitter eta @aiurri Facebook eta @aiurriklik Instagram kontuetan).
Udal administrazioko informazio orokor guztia, krisi honi loturikoa, jaso bezain azkar zabaltzen ari gara.
Aiurri astekaria hurrengo asteetan argitaratuko da, eta horri buruzko banaketaren xehetasunak hurrengo egunetan zehaztuko ditugu.