Koronabirusa

Andoaingo Udalak azken egunotan zabaltzen ari diren elkartasunezko ekimenen harira honako prentsa oharra zabaldu du

Aiurri 2020ko mar. 18a, 15:10

Hona hemen Andoaingo Udalak plazaratu duen prentsa oharra: 

KORONAVIRUSAREN KRISIAREN AURREAN, EUSKAL ELKARTASUN SAREA

Elkartasuneko ekimen ugari dago, eta Andoain horren adibide argia da, adinekoei edo talde zaungarriei oinarrizko eta behar-beharrezkoak diren lanak (erosketak, etab.) egiten laguntzeko garaian. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak erabaki du zentralizatzea eta koordinatzea laguntza emateko boluntarioen eskaerak, bai eta gizarte-laguntzarik ez dutelako zaurgarri izan edo arriskuan dauden giza-taldeenak ere.

Eskerrak eman nahi dizkiegu une zail hauetan laguntzeko borondatea adierazi duten udalerriko pertsona guzti-guztiei, eta, era berean, aitortu behar dugu erantzun eraginkorra emateko beharrezkoa dela modu antolatuan egitea, arreta jaso behar dute giza-taldeen zein boluntarioen osasuna zainduz.

Horregatik, eta ahalik eta erantzun eraginkorrena emateko asmoz, Eusko Jaurlaritzak "Guztion Artean" elkartasun-sarea sortu du erakunde publikoen, Gurutze Gorriaren, Caritasen eta hirugarren sektoreko beste erakunde batzuen artean, betiere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gidalerroei jarraituz.

Sarearen helburua da lantresna bakar bat bultzatzea euskal biztanleriarik zaurgarrienaren beharrak bideratzeko eta inork nahi ez dituen kalteak saihesteko; ez kalterik egoera zaurgarrian daudenentzat, ezta laguntza eman nahi duten boluntarioentzat ere.

Horregatik, 70 urtetik gorako herritarra baldin bazara eta egoera zaurgarrian baldin bazaude, sintomarik ez baduzu (sukarra edo arnas arazoen sintomak, bereziki eztul lehorra edo arnasa hartzeko zailtasuna), familiaren laguntzarik ez baduzu baina laguntza behar baduzu,dei egin dezakezu 945 222 222 edo 688 662 773 telefonoetara.

Boluntario gisa lagundu nahi baduzu, baldintza hauek bete behar dituzu:

  • Adina: 17 urtetik gora eta 65 urtetik behera izatea.
  • Prestasuna: nahikoa datorren hilabetean (gutxienez bi edo hiru ordu, astean bi edo hiru egun), pertsona batek edo, salbuespeneko kasuetan, bik (ez gehiagok) etxe bat zaindu ahal izateko.
  • Osasun-egoera: sukarrik edo arnas sintomarik ez duten pertsonak, bereziki eztul lehorra edo arnasa hartzeko zailtasuna. Esku-hartze bakoitzaren aurretik tenperatura hartze bat egingo da, eta ezingo da 37 gradutik gorakoa izan.
  • Patologia kronikorik gabe: diabetesa, kardiopatiak, arnas gutxiegitasuna, immunogutxitzaileekin tratamenduan egotea, etab. Andoaingo Udala
  • Gaikuntza: herritar guztientzako gomendioak irakurtzea eta ikustea, baita etxez etxeko laguntzarako boluntarioentzako jarraibide espezifikoak ere, Osasun Sailak ezarritakoak.
  • Gertutasuna: bere bizilekuak artatutako pertsonen bizilekutik hurbil egon behar du (auzo berean edo ondoko auzoetan, udalerri berekoak edo mugakideak).
  • Erakundearekiko lotura: erakundearekiko etengabeko harremana, haren jarraibideei erantzutea eta ekintza bakoitzaren gauzatzearen berri ematea, eta, hala badagokio, antzemandako egoera edo beharrak jakinaraztea.
  • Boluntariotzaren arloko araudia betetzea eta, bereziki, bermatzea pertsona horiek uneoro erakundeek kontratatutako Erantzukizun Zibileko eta Istripuetako aseguruen estaldura izango dutela.

Baldintza horiek betetzen dituzulakoan baldin bazaude eta boluntario bezala parte hartu nahi baldin baduzu:

  • Deitu 945 22 22 22 telefonora (Gurutze Gorria) edozein unetan (24 ordu).
  • Edo jarri harremanetan Caritasekin (688 662 773).

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!