Koronabirusa

Sinesgaitza egiten den paisaia

Jon Ander Ubeda 2020ko mar. 19a, 11:09

"Benetan gertatzen ari da?", bati edo besteari entzundako galdera da. Bapatean, birus batek gizakiaren bizimodua goitik behera aldatu du. Kaleak hutsik daude, isolamenduaren ondorioz. Martxoaren 16ko bideoan Andoaingo kaleak hutsik ikus daitezke, eta herri guztietan panorama antzekoa da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!