Eguerdi on, kideok!
Andoaingo Udalak zabaldutako oharrean ikus daitekeenez, Eusko Jaurlaritzatik babes sare bat antolatu da. Ekimen honek, ordea, erabat baldintzatu gaitu, gure bolondres taldearen baitan dagoen elkartasun eta herri-sarearen logikaren aurka baitago. Horrez gain, nabarmendu nahi dugu ez dugula Udalaren laguntzarik jaso; Udalak ez baitigu erantzunik eman. Gainera, gurekin kontaktuan jarriko zela adierazi zigun arren, ez dugu saiakera minimo bat ere ikusi. Jakinaren gainean zeuden herrian bolondres talde bat sortu zela.
Esanak esan, Andoaingo Udalak taldearekin harremanetan jarri ez dena, eta; era berean, gure lana oztopatzen ahalegindu dena, publikoki ohar bat kaleratu du andoaindarren elkartasuna eskertzeko, eta bolondres lana Eusko Jaurlaritzaren bitartez bideratzeko; “Guztion Artean” elkartasun-sarea ekarri nahi dute Andoainera, sortu den antolakuntza eta elkartasuna alde batera utzita, eta instituzioen bertikaltasuna oinarritzat duena.
Taldearen lana baztertzen saiatu diren bitartean, esfortzua eta lan herrikoia poltsikoratzen saiatzen ari direla uste dugu; baina taldeak argi dauka elkar laguntzaren bitartez, eta dinamika horizontalarekin lortutakoa ezingo dela ordezkatu.
Azkenik, nabarmendu nahiko genuke, Gurutze Gorriarekin elkarlanean dabilela taldea; behin baino gehiagotan hitz egin da taldearen izenean Gurutze Gorriarekin eta taldearen laguntza garrantzitsua eta baikortzat jo dute. Gauza batzuk zehaztu behar dira, baina talde kontaktua mantentzen ari da. Hori guztiarekin, zera esan nahi da:herriaren elkartasuna eta laguntzeko nahiak oztopoak gainditzen dituela.
Andoaingo Covid Bolondresok, elkartasunaren eta herrigintzaren bitartez herria zainduko dugu!