Makaldegiko aparkalekuan egiten den merkatua eteteko erabakia hartu zen aurreko astean, eta Udalak ohar bidez azaldu duenez “partzialki berrezartzeko aukera lantzen ari zen azken egunetan, lizentzia zuten tokiko elikagaien ekoizle eta saltzaileentzat bakarrik”.
Beti ere, Jaurlaritzak ezarritako prebentzio neurriak bete beharko lirateke. Udalak, ordea, ekoizleek aukera horri uko egin diotela adierazi du: “Udalak sektorearen gehiengoaren jarrera hori errespetatzen du, eta merkatuaren ospakizuna behin-behinean bertan behera uzteko erabakia mantentzen du”.
Udalak sektorearekin harremanetan jarraituko duela adierazi du.