Irakurri duzue, bagoaz Italiara. Autobus berdea bahitzearen ideia etorri zaigu burura. Gidariarengandik urrun eseriko gara, badaezpada eta etxean egindako maskarillak jarriko ditugu soinean. Eskularruak ere badaramatzagu.

Bagoaz bere bila, mimo ziztrin batzuk bederen egitera. Ekainean Andoainera etorriko dela badakigu eta Ikastolako koadernoan idatzi dugun errepertorioa daramagu motxilan sartuta.

Izango duzue gure berri. Bitartean, etxea zaintzeko jendea ekarri dugu. Segurtasun kamerak jarri dizkiegu, badaezpada eta mesede bat eskatu behar dizuegu. Noizean behin bistadizoa botako al diozue gure etxeari? Zuen sofa eder horretatik, egin KLIK HEMEN eta ikusi zertan den etxe barruko panorama.

Zintzo ibili!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!