'Guztion Artean' elkartasun-sareak agindutakoari jarraituz, gaur goizean Gizarte Zerbitzuetako arduraduna eta Andoaingo alkatea Andoaingo Gurutze Gorriarekin eta Caritasekin batzartu dira.
Bilera horretan erabaki da, Gurutze Gorria Andoainen sortutako boluntarioen sarearekin harremanetan jarriko dela haien datuak fitxa batean erregistratzeko eta, horrela, Gurutze Gorriaren behin-behineko boluntario izan daitezen.
Baldintza guztiak betetzen dituzten boluntarioei Gurutze Gorriak emango die Udaltzaingoak edo Ertzaintzak eskatuz gero aurkeztu beharko duten ziurtagiria.
Laguntza behar duten pertsonen eskaerak iristen direnean, honako prozedura jarraituko da:
- Gurutze Gorria harremanetan jarriko da zerbitzuaren erabiltzailearekin, eta boluntario bat etxera noiz hurbilduko den adieraziko dio.
- Gurutze Gorriko boluntarioa pertsona horren etxera joango da, eta lehen beharrak asetzeko elikagaien eta botiken zerrenda jasoko du, baita dirua eta osasun txartela ere, hala behar izanez gero.
- Erosketa egin ondoren, Gurutze Gorriko boluntarioak erabiltzailearen etxera eramango du erositakoa eta bere atean utziko du.
Andoaingo Udalak berriro ere eskerrak eman nahi dizkie une zail hauetan laguntzeko borondatea adierazi duten udalerriko pertsona guztiei, bai eta Andoaingo Gurutze Gorriari eta Andoaingo Caritasi ere.
Ohar hau aprobetxatu nahi dugu gogorarazteko 70 urtetik gorako herritarra baldin bazara eta egoera zaurgarrian baldin bazaude, sintomarik ez baduzu (sukarra edo arnas sintomak, bereziki eztul lehorra edo arnasa hartzeko zailtasuna), familiaren laguntzarik ez baduzu eta laguntza behar baduzu, Udaletxeko 943 300 830 telefonora dei dezakezula, bai eta "Guztion Artean" elkartasun-sareak horretarako jarri dituen telefonoetara ere: 945 222 222 eta 688 662 773.