Koronabirusa

Trentxikiko eta Lizarkolako pasabideak itxi dituzte

Aiurri 2020ko mar. 21a, 10:59

Koronabirusari aurre egiteko prebentzio neurriak betetzen ez direla ikusita, Udalak bi bideak ixtea erabaki du: “Badira COVID19aren aurkako segurtasun neurriak zorrotz betetzen ez dituzten andoaindarrak”. Agindua betetzen ez duenak isuna jasoko du.

Erakunde ezberdinetatik prebentzio neurriak errepikatzen ari dira, eta nagusiena etxean geratzeko erregua da: “Udaletik gogoratzen da debekatua dagoela kalera paseatzera ateratzea”. Larunbat goizean hasita, Trentxiki-Plazaolako eta Lizarkola kanaleko ibilbideak itxita daude, emergentzia egoerak iraun bitartean: “Auzokoei bakarrik bermatuko zaie bertatik pasatzeko baimena, betiere legez ahalbidetzen diren kasuetarako. Bertatik igarotzen diren gainerako guztiei isuna ipiniko zaie”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!