Koronabirusa

Andoaingo Udalak gomendio hauek kaleratu ditu egungo egoerari dagokionez

Aiurri 2020ko mar. 23a, 16:54

Andoaingo Udalaren gomendioak: 

Gomendio orokorrak

Joan-etorrien ziurtagiria:

Zaintzaile diren eta mendekotasuna edo desgaitasuna duen senideren bat duten pertsonei begira, agintariei (udaltzaingoa, ertzaintza) lekualdaketaren frogagiri gisa balioko dien mendekotasun-ziurtagiria aurkez diezaiekete.

Ziurtagiri hori ez badute, udaletxeko telefonora deitu 943 300 830 edo e-mail bidez ataria@andoain.eus senitartekoaren errolda-ziurtagiria eskatu.

Email bat edota telefono mugikor bat eskatuko zaie, hura jasotzera presentzialki etorri beharrik ez izateko.

Ordainketak geroratzea:

Foru Aldundiarekin koordinatzen ari gara udal zerga eta tasen ordainketa atzeratzea, eta ahalik eta azkarren publiko egingo dugu.

Katuei jaten ematea:

Gune bakoitzeko arduradunak bakarrik izango du egunean behin katuei janaria emateko baimena.

Pasealekuen itxiera:

Gaur goizetik aurrera Allurralde kiroldegiko pasealekua eta Extremadura kaletik Leitzaranerako sarrera itxita geratzen dira, egoerak iraun bitartean. Auzokoei bakarrik bermatuko zaie bertatik pasatzeko baimena, betiere legez ahalbidetzen diren kasuetarako. Bertatik igarotzen diren gainerako guztiei isuna ipiniko zaie.

Emakumeentzako arreta-telefonoak:

Emakumeei gogorarazi nahi diegu Eusko Jaurlaritzaren SATEVI zerbitzuak (etxeko indarkeriaren edo sexu-erasoen biktima izan diren emakumeentzako informazio- eta arreta-zerbitzua) jarraituko duela laguntza eskaintzen 24 orduz, honako telefonoan: 900 840 111.

Gainera, Udalarekin harremanetan jar daitezke 943 300 830 telefonora deituz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!