Dibisa

Maddi Trutxuelo & Joni Ubeda 2020ko mar. 23a, 22:35

Iluntzeko 20:00ak iristean leihora ateratzen da eskerrak ematera, esan nahi baita, txalo egitera. Baita bigarren deialdia iragartzen denean ere. Lapikoa joz bat egin du kausa ezberdinekin.

“Badago poeta katalan bat, hil zen, Maria Merce Marçal izenekoa. Badu poema bat, Itxaro Bordak itzuli zuena. Gutxi gorabehera halaxe dio: Hiru dohain zor dizkiot bizitzari. Emakume jaio izana, klase apal batean jaio izana eta kultura zapaldu batean jaio izana. Hiru arrazoi errebelde izateko.

Berrogeita sei urte zituela hil zen. Hil izan ez balitz, jakingo luke badagoela laugarren arrazoi bat errebelde izateko. Eta hori zahartzaroa da”.

Ttap aldizkaria, Arantxa Urretabizkaia (57. Zenbakia)

 

Dibisa

Menturari hiru dohain zor dizkiot: emazte sortu izana,

Klase sozial apalekoa eta herrialde zapaldukoa.

Eta hiru bider errebelde izateko urdin uherra.

 

Divisa

Maria-Mercè Marçal

A l’atzar agraeixo tres dons: haver nascut dona,

de classe baixa i nació oprimida.

I el tèrbol atzur de ser tres voltes rebel.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!