Aitaren baratzea da. Hustasun handia ikusten dut nere begietatik, baratzera begira jarrita. Hil zen, baina oraindik ere oso gogoan daukagu.
DARADARA HURA
Han ginen, aita, senideok;
joan zinenean utzitako baratzera bilduak.
Leuna eta gozoa zen haizea,
bizia belar berriaren usaina.
Eta bat-batean isildu egin ginen.
Zu al zinen, aita,
airean zebilen dardara hura?
Zu al zinen?
Han ginen, aita, hitzik gabe,
Zuk ukituak zenituen haiek ukitzeko beldurrez.
Lanabesak, altzariak, harria…
Denak egunen joanak izoztuta.
Begiak jaso genituen orduan.
Zu al zinen, aita,
Airean zebilen dardara hura?
Zu al zinen?
Dardara hura, Pello Lizarralde (Don Inorrezek musikatuta)