Barrura begiratzeko leihoa

Maddi Trutxuelo & Joni Ubeda 2020ko mar. 25a, 22:21

Leihoa itxi dut, eta barrura begira hasi behar dudala pentsatzen hasita nago. Ideiak agortzen ari zaizkidala somatzen dut. Ikuspegi mugatua daukat leihotik eta, era berean, nire mugak agerian geratzen ari dira. 

Isilik!

Eskua urduri eta bularra taupaka

lanbroak begiotan kondentsatuak

zentzumenetan zalantzazko mundu bat

eta hildurazko mundu bat erraietan,

borrokan sumatzen ditudala

bataila gogorrenean

hilduratzen duten desira hilezkorrak

eta hil egiten duten herrak

bustitzen dut luma neure odolean

zain hanpatua urratuz

eta idatzi, idatzi egiten dut, zertarako?

Itzul zaitezte nire arimaren hondora

ekaitz irudiok,

zoazte hildako akorduen artera!

Esku zalantzatiak idatzi ditzala paperean

berbak eta berbak eta berbak!

Ideiaren forma garbi eta orbangabea

non ote zen ugertu?

 

Poesia kaiera, Rosalia de Castro (Susa, 2017).
Itzulpena: Koldo Izagirre.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!