Koronabirusa

Garbigunea eta WC publikoak itxita

Aiurri 2020ko mar. 26a, 07:40

Andoaingo Udalak herritarren zerbitzura dauden Garbigunea eta komun publikoak itxi dituela adierazi du.

  • Bolumen handiko elementu edo traste zaharren bilketa zerbitzua bertan behera geratu da. Andoaindarrei gisa honetako hondakinak ez ateratzea eskatu diete: “Herritarren batek, Garbigunera emateko presazko zerbait edukiko balu, Udaleko ingurumen sailakin harremanetan jarri beharko du ATARIA zerbitzura deituz”.
  • Garbigunea erabiltzaile partikularrentzat itxita egongo da.
  • Andoaingo komun publiko guztiak itxi egin dituzte.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!