Geroa ez dago gure zain

Maddi Trutxuelo & Joni Ubeda 2020ko mar. 26a, 22:12

Gu gabiltza haren bila, ez da gauza berdina. Hamabigarrena edo hamairugarrena? Zenbagarren eguna da txalo egitera atera garela? Eta bihar beste egun lasai bat izango da, gaurkoa bezalako egun bat, ostegun edo asteartea, edozer gauza, baina ez espero dugun horixe.

Etorkizun

Etorkizun deitzen dizute

sekula ez zatozelako.

Etorkizun, deitzen dizute,

eta zain geratzen zaizkizu

animalia otzan baten gisan

beren eskutik jatera noiz etorriko.

Baina zuk orduetatik harago

irauten duzu,

jakin ez non, kukuturik.

…Bihar!

            Eta bihar beste egun lasai bat izango da,

gaurkoa bezalako egun bat, ostegun edo asteartea,

edozer gauza, baina ez

espero dugun horixe, oraindik espero ere, oraino, beti.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!