Mina

Maddi Trutxuelo & Joni Ubeda 2020ko mar. 29a, 19:39

Maite dena beti urrun den lurra dela irakurri nion poeta lirikoari. Minez nago, zein min dudan azaltzen oso ondo ez dakidala.

MINA 

arnastean

airean marrazten ditudan

keinu guztiak

mukosa goseti antzera

estaliz

zipli-zapla

bere nahieran

nire erraietan

herio gramo bat

maindire zuri artean

zarataz eta basatasunez

okatua

zeharo

fina eta ekaiztsua

               hauskortasunez

               horren asfixiatua

erritmorik gabeko

krakatutako oinkadaz betea

kruzero mugiezin batean

bere berezko bakardadearen bila

horren adeigabea

horren oztopatua

existitzeko

nire gorputzak

horren desesperatuki

interbenitua

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!