Koronabirusa

Eraikinetako espazio komunen desinfekziorako oharra zabaldu du Udalak

Aiurri 2020ko mar. 30a, 19:00

Herritarren osasuna ziurtatzeko desinfekzioaren garrantzia nabarmendu du Andoaingo udalak.

Andoaingo Udalaren oharra:

Osasun arduradunen esanak jarraituz, Andoaingo Udalak herritarrei jakinarazten die eraikinetako espazio komun hauek alkoholez desinfektatu behar direla:

  • Ezkaratzeak (ateak kanpotik eta barrutik)
  • Igogailuak (barruko zein kanpoko botoiak, baranda edo heldulekuak, etab).
  • Eskailerako baranda edo heldulekuak.
  • Argi sakagailuak eta tinbreak.
  • Ezkaratzeko ateko sarraila.
  • Garaje komunitarioetarako sarbideetako sarrailak.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!