Telefono bidezko arreta psikologikoari buruzko informazioa

Aiurri 2020ko mar. 31a, 20:00

Koronabirusa dela eta Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak biztanleriari telefono bidezko arreta psikologikoa eskainiko du. Horretarako, bolondresen zerrenda bat osatu dute. Deiak Elkargotik kudeatuko dira 10:00-14:00 bitarte. Doakoa izango da eta hauxe izango da telefonoa: 692 566 160

Andoaingo Udalak arreta psikologikoari buruz argitaratu duen informazioa:

COVID-19a arrazoi duen osasun krisia eta jasaten ari garen Alarma-Egoera kontuan hartuta, Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak biztanleriari telefono bidezko arreta psikologikoa eskaintzeko elkargokideen artean bolondresen zerrenda bat burutu du.

Bizitzen ari garen berrogeialdi-egoera honek eragina izan dezake pertsona askoren gogo-aldartean, bai isolamenduarengatik bai egunero Koronabirusaren inguruan jasotzen dugun informazio mailagatik.

Psikologikoki pertsona horiei laguntzeko helburuarekin, Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak kode etiko eta deontologiko batean oinarritutako kalitatezko arreta bermatzen duten osasun psikologoen zerrenda sortu du, haietako guztiak elkargokideak eta behar bezala gaituak direlarik.

Badakigu, eta eskertzekoa da, egoera zail honetan herritarren hainbat laguntza ekimen sortzen direla, baina uste dugu arreta psikologikoa soilik berme profesionalekin eskaini behar dela, horregatik, Elkargoak bere bolondresen talde propioa eratzea erabaki du.

Eskainitako zerbitzua arreta puntualekoa da (jarraipen puntual batekin beharrezkoa izatekotan), konfinamendu epeari psikologikoki modu egokian aurre egiteko jarraibide eta estrategiak eskaintzeko amoz.

Deiak Elkargotik kudeatuko dira 10:00etatik 14:00etara, ondoren profesional bati esleituko zaizkionka, bai goizeko ordutegian bai arratsaldekoan. Doako laguntza psikologirako arreta telefonoa 692 566 160 da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!