Aita

Maddi Trutxuelo & Joni Ubeda 2020ko api. 1a, 19:19

Etxeko gailuak konpontzeko ez dut sekula abileziarik izan. Ikasteko gogo berezirik inoiz ez eta matxuraren bat gertatuz gero nire 112 partikularra hortxe neukan eskura beti. Neukan, badirelako bost urte makulua galdu genuenetik. 

Aitaren berokia

 

Amak eskaini zidan,

hartu egin nion:

Burberry bat da, beroa

besarkada bat bezalakoa.

 

Negua igarotzen lagundu dit,

putzuak saltatzen.

Orain ari naiz patriketan

esan ez genituen hitzak bilatzen.

 

Bitartean,

kalean zehar noa.

Bilbo handia da

eta urrun dauka muga.

 

Zer luzea negu hau, Josu Goikoetxea (2018, Elkar).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!