Koronabirusa

Kultura eta Hezkuntza sailek tasei eta kuotei begira zenbait neurri hartu ditu

Aiurri 2020ko api. 2a, 18:00

Koronabirusaren hedapena dela medio, Andoaingo Udalak bertan behera utzi ditu martxoaren 13tik aurrerako jarduerak, ekintzak eta programazioa.

Bertan behera geratzen dira Udal Musika Eskolako klase presentzialak eta Galardi Haurtzaindegiko klaseak eta jarduera presentzial oro. Bertan behera geratzen da ere Basteroko kultur programazioa eta Zinema zerbitzua; baita Andoaingo Udal Liburutegiaren zerbitzua, eta udal ikastaroen eskaintza ere. 

Honenbestez, erabiltzaile eta ikasle ezberdinengan erabakiek izan dezaketen eragina arintze aldera, Andoaingo Udalak kuoten eta tasen inguruan honako erabakiak hartu ditu:

  • Udal musika eskola: Martxoko kuotaren erdia soilik kobratzea, eta apirileko kuota ez kobratzea.
  • Haurtzaindegia: Martxoko kuotaren erdia soilik kobratzea (hilak 13ra arte), eta apirileko kuota ez kobratzea.
  • Udal ikastaroak: martxo erdiaren (hilak 13tik aurrera) eta apirileko kuotaren baliokidea ez kobratzea. Horrenbestez, dagoeneko urte osoa ordaindu duten ikasleei ikasturte amaieran itzuliko zaie zati baliokidea. Zatika ordaintzen dutenei ez zaie apirileko kuota pasako eta ikasturte amaieran finkatuko da zenbat itzuli edo kobratu.
  • Basteroko bazkideak: Urte osoko ordainketa egiten denez, bigarren seihilekoan finkatuko da nola konpentsatu etenaldiaren baliokidea (diru itzulpenen ala sarreren banaketa bidez).

Egoera luzatuko balitz, irizpide berdinak jarraituko direla nabarmendu du Andoaingo Udalak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!