Paradisu artifizialak
Ene lurrean ez dago lurrik, kaleak daude;
mendixkak ere eraikuntza altuak dira,
are altuagoak alokairuak.
Ene lurrean ez dago lorerik ez zuhaitzik.
Parkeetako loreak, urriak bestalde, hilero aldatzen dituzte,
eta udalak baditu zuhaitzak errotik ateratzeko makina berezi-bereziak.
Txorien kantuak —ez dago kanturik,
- solairuko kanarioak eta 5.eko papagaioak baino ez.
Eta haizearen musika hotza da hondakinen artean.
Ene lurrean, baina, ez dago hondakinik,
Pertsian edo Txinan baitaude guztiak,
edo herrialde esanezinetan.
Ene lurra ez da esanezina.
Esanezina ene lurrean bizitza da.
Esanezina esan ezin daitekeena da.
1947.5.3.
Poesia kaiera, Jorge de Sena (2015, Susa)
itzulpena: Rikardo Arregi